Raúl Fernández-Cavada Mateos | Atezaina | Mirandés

paradas racing

paradas athletic

Dim lights Embed Embed this video on your site

Biografia

Raúl Fernández-Cavada Mateos munduko atezain-eskola ospetsuenetariko baten hezia da. 1998. urtean, Lezama-tik deia jaso zuen 10 urteko adina izanda eta handik aurrera Athletic Club-eko gazte maila guztietan egon da. 2006/07 denboraldian, 3. Mailan Baskonia taldearekin 29 partidu jokatu zituen eta hurrengoan, 2. B mailan, Bilbao Athletic-eko atezain titularra izan zen.

Athletic-eko lehen taldearekin partidu batzuk jokatu zituen aurredenboraldian, baina Lezamako arduradunek eskarmentu falta antzeman zioten eta Athletic-etik kanpo ateratzea erabaki zuten fisiko eta mentalki garatzeko. Horrela, 2. B mailako Conquense taldera joan zen utzita denboraldi batez, eta bertan jokaera ona izan zuen taldeko atezain titularra izanik.

Bilbora itzuli zen eta, aurreko emaitza onak ikusita, Athletic-eko arduradunek berriz utzita joatea erabaki zuten atezain bezala hezitzeko, egunen baten lehen taldean egoteko gaitasuna eskuratu nahian. Beraz, 2009/10 denboraldian 2. B mailako Granada CF taldean jokatu zuen eta 2. A mailara igotzea lortu zuen. Urte horretan, titular moduan egon zen eta Granadako zaleen beroa jaso zuen, hurrengo denboraldian geratzeko eskaera hainbatekin.

Raulentzat oso garrantzitsua izan zen Granadan jokatutako urtea, horren arrakastaren ondorioz Athletic-era behin betikoz bueltatu bait zen lehen taldean egoteko. 2010/11 denboraldian zenbait lagunarteko partidu jokatu zituen (Glasgow-eko Celtic-en kontrakoa nabarmenduz) eta bere estreinaldi ofiziala 1. Mailan Real Sociedad taldearen aurka heldu zen, lan ona baino hobea eginez. 2011/12 denboraldian zehar, Europa League-an bere lehen partidua kokatu du PSG taldearen aurka, bere dohainen erakustaldia emonez hain ospetsu den Parque de los Principes zelaian.

Profila

Raulen dohain garrantzitsuenetako bat bere erreflexuak dira, baina atezain honek 1,96m eduki arren bere azkartasunagatik eta koordinazionagatik nabarmentzen da. Horregatik askotan David de Gearekin (Man U) alderatu izan da. Raul bere heldutasunagatik eta baretasunagatik ezagutzen da ere, oso ongi irakurtzen ditu partiduak aurrelari aurkarien mugimenduei aurrea hartzen eta kontraerasoak eragiten egoerak baimentzen duenean. Guztiz profesionala den atezain bati buruz ari gara, nekaezina lanean eta beti hobera egitea helburu bezala duena.

created by bilbaolavieja.net

Raúl

raul racing

Raúl Fernández-Cavada

Bilbo (Bizkaia), 13-03-1988

1,96 m. - 88 kg.

Portero

Debut 1ª División

23-04-2011